PSEk Ainhoa Salteraini eman dio alkatetza, eta eskuinak berriro gobernatuko du Amorebieta-Etxanon

Ainhoa Salterain, EAJko zinegotziekin.

EH Bilduren aurka EAJk, PSEk eta PPk egindako ituna Amorebieta-Etxanon ere aplikatu dute, eta Ander Uriarte alkate izendatzea ezinezkoa izan da, zinegotzi sozialistak Ainhoa Salterain alkategai jeltzalearen alde bozkatu duelako. Horrenbestez, Zornotzan Gobernu aurrerakoi bat osatzeko aukera bertan behera geratu da. Gehiago Irakurri

Ander Uriartek eskua luzatu die PSE-EEri eta Elkarrekin Amorebietari Zornotzan Gobernu aurrerakoia osatzeko

Ander Uriarte EH Bilduren Amorebieta-Etxanoko alkategaia PSE-EEko eta Elkarrekin Amorebietako ordezkariekin batu da asteon, hiru taldeen artean gutxieneko akordio bat adostu eta Gobernu aurrerakoia osatu ahal izateko. Gehiago Irakurri

EAJren alkategaiak legea behin eta berriz urratzen duela salatzen dugu EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Amorebietak

Zelaietako parkinarena EH Bilduren aspaldiko proposamena da, eta EAJren Udal Gobernuak atzera botatakoa, mahai gainean jarri dugun bakoitzean. ARGAZKIA: Durangon.

Zornotzako EAJk eta bere alkategaiak hauteskunde-kanpainan izaten ari diren jarreraren harira, Amorebieta-Etxano gainerako udal taldeen (EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Amorebieta) adierazpen bateratua. Gehiago Irakurri

Amorebieta-Etxanoko herritarren bizi-baldintzak hobetzeko zazpi proiektu estrategiko landu ditu EH Bilduk

Kirolgune multifuntzionala Berezikoetxen, Emakumeen Etxea, erabilera askoko Ixerbekoa Kulturgunea, etxebizitza eta alokairu sozialak, zaintza eredu komunitarioa… Amorebieta-Etxanoko herritarren bizi-baldintzak hobetzeko asmoz EH Bildu Zornotzak ezarri nahi dituen ideia, neurri eta proiektu nagusien zerrenda topatuko duzue ondorengo lerroetan. Gehiago Irakurri