EH Bilduk hausnarketa prozesua hasi du, herrietan eta auzoetan

ehbildu-batzarrakHauteskunde orokorretako emaitza txarren ondotik, EH Bilduk barne hausnarketa prozesua hasi du eta horretarako herri batzarrak egiten ari da Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan.

Zornotzan urtarrilaren 26an izango da bilera irekia, Zelaieta Zentroan. Hauteskundeetako emaitzen balantzea egingo da eta datozen erronkak eta eginkizun berriak zehaztuko dira.

EH Bilduk batzarraren garrantzia azpimarratu eta bertan parte hartzeko deia luzatu du.

Txartel bakarra Ametx erakundearen zerbitzuak baliatzeko

tarjeta bakarraaAmetx erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 2016arekin batera, berrikuntza izango da Amorebieta-Etxanoko Udalak kultura, kirola eta euskara kudeatzeko duen Ametx erakunde autonomoaren zerbitzuak baliatzeko txartelen erabileran, izan ere, txartel bakarra izan ahalko dute erabiltzaileek horren beharra duten zerbitzu guztietan, hau da, udal kiroldegietan, Zornotza Aretoan, udal liburutegian eta ume eta gazte zerbitzuetan.

Gehiago Irakurri

LAB sindikatuak Lasuen enpresa salatu du, Zornotzan egindako lanetan hitzarmena ez betetzeagatik

Langilea-pixeletaBizkaiko Lan Ikuskaritzan salaketa jarri dio LAB sindikatuak Lasuen enpresari.  Zornotzako San Juan kalean egiten ari diren urbanizazio lanetan, Bizkaiko Eraikuntza Hitzarmenean zehazten diren baldintzak ez errespetatu izana leporatzen dio sindikatuak. Horrez gain, Norbanako Babes Ekipoak ez erabiltzearekin batera, eguneko lanaldiak eta beharrezkoak diren atsedenaldiak  ez errespetatzea leporatu dio.

 

Gehiago Irakurri

Euskal Herriko mus txapelketa, Zornotzan

eh-mus-txapelketaEuskal Herriko mus txapelketa abian da, eta Zornotzako kanporaketa datorren abenduaren 26an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Luis Urrengoetxea kaleko tabernetan, LUTABER elkarteak antolatuta.

Gehiago Irakurri