Elkarrizketak

Saioa Agirre: “Biluzik izan ninduten, ukituak egiten zizkidaten eta ni hiltzeko desiratzen zeudela esaten zidaten”

Saioa AgirreSaioa Agirre Arauko 2010eko apirilaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak Sopelako eskolan, hiru urteko haurrekin lanean zegoela. Bost eguneko inkomunikazio aldian torturatua izan zen eta emakume izateagatik sexu-erasoak eta umiliazioak pairatu zituen.

“Biluzik jarri ninduten, gorputz osoan ukituak egin zizkidaten eta beraiek entzun nahi zutena esaten ez banuen, kolpatu edota hormaren kontra botatzen ninduten”, gogoratzen du.

Egun epaiketaren zain dago. Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatzen du Saioarentzat, torturapean egindako deklarazioa oinarri hartuta. Gehiago Irakurri

Joseba Etxezarreta: «Burujabetasun politikorik lortzen ez dugun bitartean, bi estatuek jarraituko dute errepresio latza erabiltzen»

Bake Lacasa Joseba MantzisidorJoseba Etxezarreta Mantzisidor 1998an, 47 urte zituela, atxilotu zuen Guardia Zibilak Zornotzako bere etxean eta bost egunez egon zen inkomunikatuta. Galdeketa saio amaigabeetan etengabe kolpatzen zutela gogoratzen du: «ostikoka eta kolpeka etengabe gorputz guztian, buruan, barrabiletan…». Ondoren, hamahiru urte pasa zituen espetxean. Gehiago Irakurri

Roberto Zabala: “Gogorrena nire alaba atxilotu zutenean izan zen, nik sufritutako bera jasan zezakeela pentsatzean”

Roberto ZabalaRoberto Zabala Zamalloa bi aldiz atxilotu zuten (1980ko azaroan eta 1984an) eta guztira 15 egun egin zituen inkomunikatuta. Hainbat tortura mota jasan zituen, besteak beste, “poltsa”, “erruleta”, kolpeak eta mehatxuak. “Martxan zegoen zulatzeko makina bat bular gainean jarri zidaten, eta mehatxatu egin ninduten, hitz egin ezean zulatuko nindutela”, gogoratzen du.

Zabalak, beste sei zornotzarrekin batera, Guardia Zibilak torturatu izana salatu zuen. Horregatik, bederatzi guardia zibil epaitu zituzten. Prozesuak 20 urte iraun zuen eta torturatzaileak zigortu zituzten: hilabete batzuetako espetxealdia eta lau urtez kargutik kentzea. Torturatuei, berriz, 70 urteko kartzela-zigorra ezarri zieten guztira,  torturapean egindako aitorpenetan oinarrituta.

Gehiago Irakurri

Página 3 de 612345...Última »