Elkarrizketak

Ziztada Gune Askea: “Oso hitzaldi eta ikastaro interesgarriak antolatu ditugu, eta hori dena autogestioaren bitartez antolatzea lortu dugu”

2015-05-23 17.28.47 Urte bete igaro da zenbait zornotzarrek Luis Urrengoetxea kaleko eraikin bat okupatu zutenetik. Ziztada Gune Askea izenez ezaguna da gaur egun, eta bertan lanean eta parte hartzen dabiltzanek autogestioa dute bidelagun. Gune autogestionatua da eta horrela burutzen dituzte bertako ekintza guztiak. Urte bete honetan, salatuak, epaituak eta absolbituak izan dira. Herritarren babesa eta laguntza ere jaso dituzte, eta zornotzarrak proiektu honetan parte hartzera bultzatu nahi dituzte.

Gehiago Irakurri

«Torturak eragindako zauriari oraindik odola dario»

EH-Lorea_Bilbao-TATLorea Bilbao Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) kidea da, eta otsailaren 13a Torturaren Aurkako Eguna denez, harengana jo dugu bere iritzia ezagutzeko. 2016. urte honetan ere tortura oso presente egongo den gaia izango dela esan digu, eta azpimarratu hura ahalbidetzen duen legedia derogatzeaz gain, Euskal Herrian eragin dituen zauriak ixtea lehentasunezkoa dela. Gehiago Irakurri

“Herritar guztientzako Euskal Estatua sortu behar dugu eta horretarako independentismoak abertzaletasunetik harago joan behar du”

P1000043Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko bozeramailearen esanetan, “abertzaleentzako eta ez-abertzaleentzako Euskal Estatu independentea sortu behar dugu, eta horretarako, balore identitarioak edo eskubide historikoak alboratu gabe, balore unibertsalak (demokrazia, justizia soziala, aberastasunaren banaketa, ongizatea..) gehitu behar dizkiogu independentziaren proiektuari”. Gehiago Irakurri

Eneko Aldana: “Ipar Euskal Herriak existitzen jarraitzeko, ezinbestekoa da hiri elkargo propioa sortzea”

eneko-aldana

Eneko Aldana. Argazkia: ehkz.eus

Eskualde hauteskundeen emaitzak eta Frantziako Gobernuak ezarri duen erregioen mapa politiko berriaren ondorioak aztertu ditugu Eneko Aldana Ziburuko EH Bai koalizioko zinegotziarekin. “Akitania erregioa handituta, Ipar Euskal Herriak inoiz baino zailago izango du bere interesak defendatzea”, ohartarazi du.

 

 

 

 

Gehiago Irakurri