‘Che’, mitoa eta pertsona

Erreferente bat bere denbora historikoan eta bere testuinguruan aztertu behar da, erreferente orori, gaurko ikuspuntutik hartuta, erreza litzatekelako bere ekarpenari orrazte kritiko bat egitea. Hamarkada gerrileroak markatu zuen gure belaunaldia, izan ere hitz potoloa, zaila oso guztiz eta edukiz betetzea. Gehiago Irakurri

Espetxeak apurtu!

Lau preso hilda Zaballako (Araba) kartzelan 2019an, horietako hiru 30 urtetik beherakoak. Estatu Espainolean urte honetan 79 pertsona hil dira kartzeletan.

Espainiako Konstituzioaren arabera “las penas privativas de libertad y las medidas de seguridad estarán orientadas hacia la reeducación y reinserción social de las personas presas”

Gehiago Irakurri

Tortura beti erdigunean

Hauteskundeak utzitako aje zein akidurak lausotzen joango dira gaurtik aurrera, dagoeneko bestelako partida bat hastear dagoelako, hots: emaitzen osteko eragiketa, kalkulu zein akordioetara ailegatzeko prestutasuna agertu beharko dute taula gainean jokoan aritutako dantzari ezberdinak. Uler daiteke zurrunbilo ia amaigabe horretan gai eta gauza garrantzizko asko ohartzeke pasatzea, kontutan hartzen badugu egun hutsaltasuna dela gauzekiko dugun atxikipena.

Gehiago Irakurri

Dantza amaigabea

Hautestontzien dantza abiatu da. Zorabio mediatikotik neurrizko ihesean gabiltzanoi ere heldu zitzaigun errolda txartela. Egunero gosaltzen ditugu inkesten datu jarioa komunikabide eta sareetan, datu hotz eta susmagarriak. Talde mediatiko ezberdinek prestatutakoak, Prisa, Cope, EITB, Vocento…. guztiak noski arduratsu eta inpartzialak. Gehiago Irakurri

22 kilo

Martxoan sabelean 22 kilo plastiko zeuzkan kaxalote bat hilda agertu zen Sardinian. Albaitariek baieztatu ahal izan zutenez, zetazeoa emea zen eta haurdun zegoen. Baina sabelean beste zerbait ere bazeukan: 22 kilo hondakin, nagusiki plastikoak.
Adituek ezin izan zuten zehaztu animalia zergatik hil zen, baina aukeretako bat da normaltasunez elikatzeko zailtasunak izan zituela, desegiten ez diren hondakinak sabelean metatuta edukitzeagatik. Gehiago Irakurri