Amorebieta-Etxanon gobernatzeko prest gaude

Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernura aldaketa eramatea. Horixe da EH Bilduren helburua datozen udal-hauteskundeetan, eta horixe erantzuten diot kalean gure asmoei buruz galdetzera hurbiltzen zaidan bizilagunari. Gehiago Irakurri

Si te mandan una carta…

Intsumisioaren aldeko protesta, Iruñeko kartzela zaharrean, 1995ean. Argazkia: Berria

Ze erreztasunarekin heltzen zaigu nagusitasunaren legezko adina. Norberaren asmoak era zabalenean gauzatzeko ezartzen diguten eta ustez lehena eta oraina markatzen digun epe totemikoa. Garai aktibo eta oparoa, guztira edo apurrera ailegatzeko bidea erakusten digun talaia atenporala. Ez dago sorabiatuko gaituen bertigoaren arrastorik, ez eta norberaren bizitza kolpatu dezaketen gutunen beldurrik. Baina egon, egon ziren. Gehiago Irakurri

Erresistentzia!

Udaberriko euritan ahalduntzen da natura, sortzen da larrosa, eguzkiak pausatzen du orube ororen gainean bere izpi dantza. Udaberrian ere herriek amestu dezakete bere etorkizuna erresistentzian oinarritu daitekeela, memoriaren zizelkatze txikietan ehundu euren esperantza. Natura eta lurra, iruditeria eta sinboloa, sujetoa eta nazioa, finean independentzia eskuratuz Euskal Estatu errepublikarra edukiz hezurmamitzen joatean dago gakoa. Gehiago Irakurri

Espainia eta bere maitasuna

Maitasunak milaka forma eta aurpegi dituela entzun izan dut beti. Maitasun keinuak ere anitzak dira, eta aniztasun horren ondorioz, askotan zailak izaten dira identifikatzeko eta interpretatzeko. Beste batzuk, aldiz, maitasunaren aitzakipean defendatzen dituzte beraien interes politikoak. Gehiago Irakurri

Bizitzak erdigunera eta gora borroka feminista!

Martxoaren 8an emakumeek gauzatuko duten greba orokorra greba politikoa izango da, funtsean borroka ezin daitekeelako izan generoen arteko berdintasun kontu soil bat, aldaketa sozial sakon batera eramango gaituen prozesu bat baizik. Bizitza erdigunean duen eredua aldarrikatuko duelako Mugimendu Feministak.

Gehiago Irakurri