Beste manta bat

xabi-gutierrezHau da gero eta pertsona gehiagok egin behar duena: beste manta bat gainean bota hotzik ez pasatzeko. Gero eta etxe gehiagotan ezin da ordaindu argindarraren faktura eta arazo horrek elikaduran, etxeko berotasunean eta osasunean eragina dauka. Zoritxarrez modan dagoen kontzeptu honi “pobrezia energetikoa” deitzen diogu. Gehiago Irakurri

Kolpea hartu dugu, baina altxatuko gara

Urko Lopez

Urko Lopez Zornotzako EH Bilduren bozeramailea.

Lehenik eta behin, EAJ eta Podemos-Ahal Dugu alderdiak zoriondu behar ditugu lortutako emaitzengatik, bai herri mailan zein Euskal Herri mailan.

EH Bildurentzat ez dira emaitza onak izan, ez Zornotzan ezta Euskal Herrian ere. Horren inguruko balorazio positibo bat egitea edo baloiak kanpora botatzea ez litzateke gure estiloa izango, gugan sinesten duten pertsonei muzin eginez. Ez dugu hedabideetan beste alderdiek izan duten presentziarik izan inoiz izan diren hauteskunderik mediatikoenetan.

Gehiago Irakurri

Goya sariak

Idoia ZuloagaZapatuan Goya sarien banaketa izan zen, eta telebistan hoberik ez zela iritzita, ikusi egin nuen. Ez naiz ni horrelakoetan aditua, baina astun samarra iruditu zitzaidan, aurkezlearen ahaleginak ahalegin.

Benetan negargarria aktoreek-eta eskerrak emateko sasoian musika bidez moztea, hogeita hamar segundotik gora emanez gero. Are tamalgarriagoa baten batek protesta egiteko unean suertatu zenetan. Emanaldian zehar ez zen gai sakonetan sartzeko gogo handitik sumatu, behintzat. Gehiago Irakurri

Merkataritza zentro gehiagorik? Ez, eskerrik asko

tantorta (1)

Merkataritza zentro handia eraikiko dute Tantortan.

Nork gogoratzen ditu Zornotzako Pilar eta Toribio bezalako denda txikiak? Nork gogoratzen ditu desagertutako beste hainbeste familia negozio? Nahiz eta instituzioetatik denda txikien aldeko kanpainak egin, gero eta pertsiana gehiago itxita ikusten ditugu gure herriko kale askotan. Eta zabalik irauten dutenak txarto pasatzen ari dira, justu ateratzen dutelako dendak sortzen dituen gastuak ordaintzeko. Gehiago Irakurri

Ezkerretik ezkerraz!

Unai-Ormaetxea3Iñauterikeriak politikakeriekin datoz nahas-mahasean oraingoan.

Maskarak eta botoak. Esanak eta eserlekuak.

Ta nik…izana eta hitza botatzen ditut faltan.

Alde guztietan gainera; geugan zein geugandik at. Gehiago Irakurri

Página 16 de 20« Primera...10...1415161718...Última »