Zaintzaileak zaindu

Silvia Federici ekintzaile marxista feministaren iritziz, gizarte kapitalistan langile guztiak zeuden zapalduta, baina berarentzat argi zegoen emakumeen kasuan bazegoela zapalkuntza gehigarri bat. Erreprodukzio- lana, zaintza lana eta etxeko lanak ziren zapalkuntza horren arrazoietako bat.

Gehiago Irakurri

Prest zaude?

Imajinatu mendekuz betetako motxila pisutsu batekin bizi zarela, eta harekin egiten duzula lo, bazkaldu, gosaldu eta bidaiatu.Imajinatu haurtzarorik gabeko umea zarela. Imajinatu milaka kilometrotara duzula ama, imajinatu milaka kilometrotara duzula aita, imajinatu milaka kilometrotara dituzula biak. Imajinatu ostiral, larunbat edo dagokizun egunean mila kilometro mendeku egin behar dituzula, beti ere motxilarekin. Imajinatu 40 minutuz ikusiko dituzula, eta berriro etxera egingo duzula buelta, eta “hurrengo bisitara arte” esango diezula.

Gehiago Irakurri

Taupaden arrastoak

1959ko urtarrilaren 8an Habanan sartzen dira garaile Che, Fidel…
Emango nukeen begi bat egun hori bizitzearren. Mexikon Zapata ta Villa garaile sartu zirenean han egotearren emango nukeenaren parea, edo oraintsuago, 94ko urtarrilaren
lehenean Chiapaseko altxamenduaren lekuko izatearren; 3.begi bat alegia.

Gehiago Irakurri

Sormenetik edanez

Egun gutxiren bueltan, Sormenaren Lurraldetik hasi eta Euskaraldia eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia begitandu zaizkit.

Sormenaren Lurraldeak, Durangon izan zuen bilgune aparta, eta Lurraldeak berezkoa duen errealismoan oinarria harturik, landutako irudimena bisualizatzeko aukera izan dugu, Euskal Herria benetan handia dela eta askoz ere handiagoa izan beharko dugula sentiaraziz. Gehiago Irakurri

Indarkeria matxista eta darabilgun lengoaia

Gizartearen hein handi batek pentsa dezake indarkeria matxistaren arazoa nolabait bideratuta egon daitekeela, baina eguneroko errealitateak diosku ezezko borobil bat.  Hainbat arlo jorratzen dira, horien artean esparru teorikoa eta analisiak biderkatzen doaz baina, finean eta modu sakon batean, ulertzeke gaude zergatik ematen den gaitza.

Gehiago Irakurri