Egi erreala, gezur ofiziala

Estatu espainolak eragindako gehiegikerien zantzu berri bat edo beste hedabideetan agertzen denean, matraila irabiatu, emozioak berriro hartzen gaitu eta oinazea beste behin gorputzeratu egiten zaigu. Lehenengo aldian bezala.

Gehiago Irakurri

Herenegun, atzo, gaur

Joan den astean izan dira emakume baserritarren eguna, elikaduraren nazioarteko eguna eta gaur berriz pobreziaren nazioarteko eguna. Ez naiz egun seinalatu zalea eta nire agendak ez ditu gogoan izaten baina goizean goiz Twitterren sartu eta emakume baserritar batek gogorarazi digu hiru egun hauen hurrenkera. Baita elkar-bizi direla hiru egun hauen balioak egungo sisteman ere; izan ere, makina bat emakume baserritarren eskuetan dago elikaduraren ardura, baina pobrezian bizi dira asko eta asko, oraindik ere. @hausnarrean-en txioa irakurri eta neu ere hausnarrean hasi naiz.

Beste egun batzuk majo gogoratzen ditudala baina hauek existitzen direnik ere ez nekiela ohartu naiz, txioa irakurtzerako. Baliteke, prentsan beste “egun seinalatu” batzuk baino oihartzun gutxiagoko egunak direlako; edo baliteke emakume baserritarra ez naizelako, zorionez elikadura bermatuta dudalako eta momentuz behintzat pobrea ez naizelako.

Hausnar eta hausnar, ingurura begiratu eta emakume baserritarrik apenas ikusten dudala pentsatu dut, desagertu izan balira bezala. Edo agian, ikusten asmatu behar nuke, etxetik irten gabe baitut emakume baserritarraren erreferente eta eredua. Inguru hur eta itxienetik aldendu eta, elikadurak ere mila hegi dituela konturatu naiz. Ez da urrutiegi joan behar elikadura-nahasmenduak aurkitzeko eta hauek eragindako ondorioak antzemateko. Era berean, banketxeko aplikazioa itxi eta etxe ataritik irteterako pobrezian bizi den bizilaguna aurki dezakedala oroitu dut, eta zer esanik ez ataritik irten eta herria gurutzatzerako.

Urteetan zehar, egungo antzean, emakume baserritarrak izan dira elikadura zaintzeko eta produzitzeko ardura, eginbeharra eta eskua izan dutenak. Emakume baserritarrak, pobrezia gorrian egonagatik, seme-alaben elikadura ahalik eta osasuntsuena bermatzeko ahalegina egin dutenak lan fisiko zein zaintza lanen poderioz. Emakume baserritarrak, beraien senarren beste edo gehiago lan egin dutenak eta lan hori ikusezina izan denez azken hatsa pobrezian eman dutenak. Emakume baserritarrak, baserritar izena ere kendu zaienak, desagerarazteraino.

Eta gogora ekartzeak bakarrik ez du ezertarako balioko, baina ea datorren urtean egunok ahazten ez ditudan, norbere tripako ziletik burua altxatu eta munduak biraka jarraitzen baitu.

Jausten zaren bakoitzean, altxau!

Urtero ziklo politiko berriari dagokio Politika Orokorreko eztabaida. Bertan, asmo onak zein helburu nagusiak zirriborratzen dira, nahiz jakin egingarriak ez direla. Urtero makropolitika izaten da nagusi; hots, Michelin izardun jatetxea izango balitz  bezala abiatzen da, ziklo bukaeran txiringito bat dirudiena. Antzeko zerbait ari zaio gertatzen Estatutu Politiko berriari: obratzarra izan daitekeen hori, azkenean edozein herrietako enparantzan ezarri daitekeen artezko obra arrunt batean geratzen da.

Gehiago Irakurri

Patiotik

Koloretako marrazkiak, iturriak, zuhaitz asko, txirristadak, eskalatzeko txokoa, txintxaunak, tirolinak eta eserlekuak.
Denak margotu ditu Josebak irakasleak gustuko patioa margotzeko esan dienean; baina Igorrek bere pareko orri zuritik begiak altxa orduko “hori ez da benetako patioa, ez du porteriarik!” esan dio. Inguruko ikaskide gehienek ez dute zirkinik ere egin baina berriz errepikatu du berdina, oraingoan altuxeago. Kasurik egin ez badiote ere, Igorren mezua gela osoan zabaldu da, oihartzuna entzuteraino.

Gehiago Irakurri

Euskara jalgi hadi bakoitzaren denborara!

Dagoeneko, zer ote dago euskarari buruz, bere ibilbide luze eta malkartsuan, esan ez dena? Ez naiz hizkuntzalaria, ez naiz filologo, baina euskara nire etxe barruan bizi da. Horregatik dut kezka eta alaitasun, horregatik sentitzen dut batzuetan amorru eta bestetsutan ez dut izaten behar adina kontzientzia nire hauspo txikiarekin urrats nimiño bat egite aldera. Euskarak dena behar du, baina zerbait behar izatekotan denbora behar du, gutako bakoitzak eskaintzen dion denbora behar du biziko bada.

Akaso, “denbora” hitza izan daiteke gehien darabilguna geure egunerokoan, nahiz batzuetan ez jakin nola definitu. Esan daiteke gizakiok asmatutako zerbait dela, denbora ez baita existitzen edo, aspaldi irakurri nion filosofo bati, gauzeei neurria hartzeko modu bat dala “denbora”. Modu batera edo bestera izan, euskarak geure denbora behar du, bakoitzarena eta guztiona.

Pertsona bakoitzak dugu geure erantzunkizuna eta geure eginbeharrak. Ezin daiteke izan kritiko biak ala biak geureak egiten ez baditugu. Iraupen luzeko froga izango da gure hizkuntza euskararena. Definitu ezin daitekeen “denboran” beharko dugu aritu euskara hauspotu nahi badugu eta hala ere ez dugu izango inolako bermerik. Ibilian ibiliz, euskara geure denboran sartuz eta hezurmamituz joan beharko dugu.

Mundu globalean eta pertsonen mugikortasuna kontuan hartzen badugu, gauzak, neurri batean bederen, zaildu egiten dira, baina errealitatea den modukoa onartu behar da eta horri aurre egiteko baliabideak eskaini. Geldirik geratzea litzateke akats larriena, hizkuntzaren heriotza bailekar.

Justizia kontua izango da hizkuntz eskubideak onartu ahal izatea, baina horrelakorik oraindik ez da gertatzen, batez ere epailerik ez dagoelako hizkuntz bidegabekeriak auzitara eramango dituenik. Ikusterik besterik ez dago ertzain bati zuzentzen zarenean eta euskaraz mintzatu zer nolako aurpegia ipintzen duen hasiera baten, eta gerora argiki adierazten dizu hemen hizkuntza nagusia erdara dela eta berak esaten duena onartzen duzu edo atxilo zoaz. Non daude hizkuntz eskubideak? Baina niri larriago iruditzen zait euskal Gobernutik horrelako jokabide eta harropuzkeria ez salatzea eta behar den korrektibo zorrotz bat ez aplikatzea. Behin eta berriro ematen den gertakizuna da eta garbi esan daiteke arlo honetan oraingoz ezer gutxi aurreratu dala.

Gauza bera esan daiteke administrazio eremuan, lehilatilara hurbildu eta euskaraz azalduz gero distantzia moduko bat hartzen dute, lapurtzera joango bazina edo. Berehala erantzuten dizute, kasu hoberenean, euskara ez dutela menperatzen eta horrela soka luzea azpimarra daiteke. Jakina, euskara denon kontu bat da eta denok dugu geure erantzunkizuna.

Amaitzeko galdera batekin nator, izan ere Euskaltzandiako profesionalak hizkuntza legelariak dira eta eurek diotena errespetatzea dagokigu. Datorren martitzenean betetzen dira mende bat eta erdi, gerra karlisten karietara, Zornotzako Ituna eman zenetik. Udala, ordea, tematurik dabil “Amorebietako Konbenioa” bezala saltzen. Euskaltzaindiaren arauak, bost?

Euskarak egunerokoan udaberri bat beharko du loratzeko, ahalduntzeko edo bidea egiteko geure denboran? Nago ekintza sinbolikoetan geratu beharrean konfrontazio maila bat aktibatzea ere ondo letorkigukeela.