300 euroko dirulaguntza alokairuen prezioen igoerei, baina ez gazteei

Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipaziorako 300 euroko dirulaguntza emango duela adierazi zuen, 25-29 urte tarteko gazteei zuzendua, otsailak 18an egindako adierazpenetan. Horrelako ekimen hau ez da berria ezta berritzailea ere; antzeko ekimena jarri zuen martxan Rodriguez Zapateroren gobernuak , 2008ko urtarrilean. Neurriak kutsu erabat elektoralista izan zuen, orain bezala. Kasualitatea? Ez dirudi. Udal eta Foru Hauteskundeak datozela igartzen da.

Gehiago Irakurri

Egi erreala, gezur ofiziala

Estatu espainolak eragindako gehiegikerien zantzu berri bat edo beste hedabideetan agertzen denean, matraila irabiatu, emozioak berriro hartzen gaitu eta oinazea beste behin gorputzeratu egiten zaigu. Lehenengo aldian bezala.

Gehiago Irakurri

Herenegun, atzo, gaur

Joan den astean izan dira emakume baserritarren eguna, elikaduraren nazioarteko eguna eta gaur berriz pobreziaren nazioarteko eguna. Ez naiz egun seinalatu zalea eta nire agendak ez ditu gogoan izaten baina goizean goiz Twitterren sartu eta emakume baserritar batek gogorarazi digu hiru egun hauen hurrenkera. Baita elkar-bizi direla hiru egun hauen balioak egungo sisteman ere; izan ere, makina bat emakume baserritarren eskuetan dago elikaduraren ardura, baina pobrezian bizi dira asko eta asko, oraindik ere. @hausnarrean-en txioa irakurri eta neu ere hausnarrean hasi naiz.

Beste egun batzuk majo gogoratzen ditudala baina hauek existitzen direnik ere ez nekiela ohartu naiz, txioa irakurtzerako. Baliteke, prentsan beste “egun seinalatu” batzuk baino oihartzun gutxiagoko egunak direlako; edo baliteke emakume baserritarra ez naizelako, zorionez elikadura bermatuta dudalako eta momentuz behintzat pobrea ez naizelako.

Hausnar eta hausnar, ingurura begiratu eta emakume baserritarrik apenas ikusten dudala pentsatu dut, desagertu izan balira bezala. Edo agian, ikusten asmatu behar nuke, etxetik irten gabe baitut emakume baserritarraren erreferente eta eredua. Inguru hur eta itxienetik aldendu eta, elikadurak ere mila hegi dituela konturatu naiz. Ez da urrutiegi joan behar elikadura-nahasmenduak aurkitzeko eta hauek eragindako ondorioak antzemateko. Era berean, banketxeko aplikazioa itxi eta etxe ataritik irteterako pobrezian bizi den bizilaguna aurki dezakedala oroitu dut, eta zer esanik ez ataritik irten eta herria gurutzatzerako.

Urteetan zehar, egungo antzean, emakume baserritarrak izan dira elikadura zaintzeko eta produzitzeko ardura, eginbeharra eta eskua izan dutenak. Emakume baserritarrak, pobrezia gorrian egonagatik, seme-alaben elikadura ahalik eta osasuntsuena bermatzeko ahalegina egin dutenak lan fisiko zein zaintza lanen poderioz. Emakume baserritarrak, beraien senarren beste edo gehiago lan egin dutenak eta lan hori ikusezina izan denez azken hatsa pobrezian eman dutenak. Emakume baserritarrak, baserritar izena ere kendu zaienak, desagerarazteraino.

Eta gogora ekartzeak bakarrik ez du ezertarako balioko, baina ea datorren urtean egunok ahazten ez ditudan, norbere tripako ziletik burua altxatu eta munduak biraka jarraitzen baitu.

Jausten zaren bakoitzean, altxau!

Urtero ziklo politiko berriari dagokio Politika Orokorreko eztabaida. Bertan, asmo onak zein helburu nagusiak zirriborratzen dira, nahiz jakin egingarriak ez direla. Urtero makropolitika izaten da nagusi; hots, Michelin izardun jatetxea izango balitz  bezala abiatzen da, ziklo bukaeran txiringito bat dirudiena. Antzeko zerbait ari zaio gertatzen Estatutu Politiko berriari: obratzarra izan daitekeen hori, azkenean edozein herrietako enparantzan ezarri daitekeen artezko obra arrunt batean geratzen da.

Gehiago Irakurri