Transgenikoen mamu batzuk

EstiSarrionandiaPropaganda txarra dauke, zalantza barik, transgenikoek; egoera ezezagunek edo gauza barriek, ezagutu barritan, eragiten daben mesfidantzagatik izan daiteke, akaso, baina, geneak gure antojura manipulatzeko teknikak garatu dauazanetik, mamu asko sortu dauz genetikak. Ez dakit, baina, transgenikoen kasuan, transgenikoen euren kontra zuzenean, ala emoten jaken erabileraren kontra dagoen jendea, ez da eta gauza bera; egon naitekeelako, adibidez, gure inguruko Abiadura Handiko Trenaren egungo sarearen kontra, baina, aldi berean, trena gustokoa izan.

Gehiago Irakurri

Bizkargiko egunean dana ez zan bertan behera geratu

JuanluEgun batzuk pasau dira Bizkargiko santikurtzetako egun haizetsua ia-ia dana kakaztu ebanetik eta, horren ondorioz, oroitzen garanetik -1983tik hona- betiko txosna lehenengoz desmontau behar izan genduala, besteak beste, segurtasunagaitik.

Gehiago Irakurri

Lurra zaindu, eredu soziala aldatu

xabi-gutierrezAHT Gelditu! Elkarlanak  eta hainbat talde sozial zein sindikalek,  2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA izeneko ekimena burutuko dute.

Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kultur taldeek, elkarri lekukoak pasatuz, lau zutabetan Euskal Herria zeharkatuko dute Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko. Gehiago Irakurri

Bizkargiko Santikurtzeak gure uda hasierako jai naturala

JuanluInon irakurria daukat, uda, Euskal Herriko txoko honetan, maiatzeko Santikurtze egunean hasi eta iraileko Santikurtze egunean amaitu egiten dala. Ideia honeri eutsiz, tradizinoz heldu jaku zornotzarroi Bizkargiko tontorrera santikurtzeetan igoteko ohitura, oztopoak oztopo, inon diran traba guztiak gaindituz.

Gehiago Irakurri