Desjabetze gehiago Zornotzan, AHTa eraikitzeko

Abiadura Handiko Trenaren azpi-estazio elektrikoa eraikitzeko, zornotzar gehiago desjabetuko dituzte. Desjabetze horiek ostegun honetan sinatuko dituzte Amorebieta-Etxanoko udaletxean.

 

 

Obrak hasi zirenetik, HAMAIKA URTE joan direnean, oraindik desjabetzekin aritzeak obrek daramaten atzerapena adierazten dute. Proiektua aurrera joan ahala agertzen ari diren elementu berriek, obra erraldoi honen bideragarritasuna ere zalantzan jartzen dute.

Eusko Jaurlaritzak beste LEHENTASUN batzuk izan beharko lituzke, osasuna, hezkuntza eta enplegua esaterako.

Proiektu honek administrazio publikoen AURREKONTUAK baldintzatu besterik ez ditu egiten eta horrek, era berean, HERRITARREN EGOERA baldintzatzen du.

Honekin batera, EZ DAUKA ZENTZURIK honelako azpiegiturarik egiterik, beste Autonomia Erkidegoetan zein Estatu Frantziarrean lehentasuna ez denean eta obrarik egin ez denean.

INOR zein EZER inora ez daramatzan Abiadura Handiko Trena izango da.

Momentu honetan agerian jarri behar da, proiektu hau ez dela merkantzientzako erabilgarria, EZ DU KONEXIORIK ez iparralderantz ez hegoalderantz, diru publikoa xahutzen jarraitzen dute eta GEZURREN GAINEAN eraikitako egitasmoa da.

Hori guztia dela eta, DESJABETZERIK EZ! AHT GELDITU!