EAJk gaizki kudeatu du Autzaganeko obra eta gezurrak esan ditu

autzagane-airetikAspaldi iragarri genuen Autzaganeko saihesbidearen lanak aurrera ateratzeko arazoak zeudela. Hori dela eta, ez da onargarria orain arte izan dugun informazio urria komunikabideen bitartez jaso izana. EH Bilduren ustez, gertatutako ingurumen kalteen jabe izan arren, Bizkaiko Aldundiak informazioa ezkutatu du.

 

Orain, Diputazioaren eskutik emandako azken berrien arabera, lanek 25 hilabetetako luzapena izango dute. Guzti honengatik gure ustez norbaitek erantzukizun politikoa eduki beharko luke bi urte luze hauetan proiektuaren inguruan esandako kontraesanekin oso agerian geratu delako obren inguruan izandako iluntasun eta kudeaketa negargarria.

Lanak hasi zirenetik, hainbat izan dira auzokideek pairatu dituzten arazoak.  Abuztu eta irailean zehar Autzagane inguruko auzokideekin izan gara, beraien problematika aurrez aurre ezagutzeko. Hainbat eta hainbat dira azaldu zaizkien arazoak: baserri eta lursailetara iristeko zailtasunak, ur iturrien sikatzea, Bizkaibus zerbitzuaren maiztasuna gutxitzea, baserriak isolamendu akustikoko pareten itzalpean gelditzea, urak zekarren zikina zela eta galdarak apurtzea, eta abar luze bat.

Arazo hauek guztiak batu eta  Hirigintza Batzordera eraman ditugu, eta honako eskaera luzatu diogu udalari: Herriko hainbat bizilagunek herri-lan hau dela eta pairatu dituzten arazoei konponbidea ematea Udalak eskumena izan dezakeen kasuetan, eta eskumena Foru Aldundiari dagokion kasuetan zornotzar hauen arazo eta problematikaren berri ematea, herritar hauen ordezkari edo bitartekari lanak eginez. Hain zuzen herritar guztiok ordezkatzen gaituen erakundea da Udala eta hori bera izan behar delako bete behar duen eginkizuna.

EAJ-K ESANDAKOA

autzagane-obrak31- “Onerantz nentorrela Autzaganeko tunelak ikusi ditut. Arazo bat zegoen tokian guk irtenbide bat jarri dugu. Hori da EAJren eredua (…).Hori da EAJ-PNVren politika. Hemen egiten duguna”. (Itxaso Atutxa, Forun, 2013-10-13)

2- “Arrazoigarriki ondo ari da betetzen lanean epea”. (Itziar Garamendi, Herri Lan eta Garraio Alduna, Deia, 2014-10-04)

3- “Bukaera epea 2015eko udaberria-udan izango da”. (Bizkaiko Foru Aldundia, 2015eko urtarrilean)

4- “Orain arte, lanek ez dute bereziki eragin akuiferoaren portaeran. Akuiferoa ondo dago eta eurien garaian ura berriro ere kargatu dela ikusi ahal izan da”. (Imanol Pradales, Garapen Ekonomikorako Diputatua, 2015-09-22)

BENETAN GERTATU DENA

autzagane-obrak1- Arazoak hor dihardu, tunelak ez dira bukatu eta kalte kolateralak sortu ditu inguruko baserrietan. Horietako batzuk konponezinak.

2- EAJk “arrazoigarriki” hitzaren inguruan duen kontzeptua ez da oso arrazoigarria. Hau esatetik zortzi hilabetera lanak gelditu ziren. Ala Garamendik gezurra zioen ala lanetatik gezurra esaten zioten. Bigarrena balitz, gaitasun eza erakutsiko luke lanak ez zaintzeagatik.

3- Zornotzako EH Bilduk tunel hauen handikeria salatu zuen. EAJk, izaera elektoralistarekin, gezurrarekin erantzun zuen.

4- Akuiferoa ondo balego, bertatik ura hartzen zuten inguruko baserriek ez ziren berau gabe geratuko.