Egoera berriak eta ohitura zaharrak

Izan ere, udari so eginez, ezta besterik ikusten lerro-buruak diona baino, festetan dela, jaialdietan dela -musika, antzerki, bertso…- ibilbide turistikoetan dela, hondartzetan dela, kanpoan bezain gurean dela, gaztelerak 22 euskarak 7. Akaso erdarari -euskara ez den edozein hizkuntzari- pare bat tantu kenduta-  horrela geratu da berriz partida, aspaldi esaten nuen lez, eskumak tantua/ezkerrak tentua, ta eusten gatz dau irabazten. Orain, zuek jakingo duzue zein saskitan utzi dituzuen tantu gehiago, esateko pelotarik badaukazue!

Besteetaz ez bait naiz ariko, gureetaz baizik, euskal hiztunetaz, eta bereziki euskal hiztun gureetaz, hala esaterik bada. Euskararen historiaz eta istorioez mintzatuko ez natzaizuen moduan, aditu eta adiktuek mahai gainean jarri datuak edonon baitaude ikusgai, ta ber kontzientziatzeko hartzeko balioko ligukeen arren. Izan ere, arazoa ere betikoa da; ohitura kontua, ‘erraztasunerako’ joera. Horren erreza ta horren zaila; funtzionaltasuna. Ez dut ba gutxitan esan.

Joan da beste uda bat, parentesian esanda, eta joan da beste aukera bat gurea gureago egiteko. Gure Gudak, gure Budak, gure Dudak… Kontua da gure urak lehengo aintzira ainguratuetan darraitela, betiko herri edo eremuak -Arratia, Lea Artibai…- salbu, EUSKAL herria salbatzen duten irlak!!

Sarrik zioen euskara dela gure eremu libre bakarra (eremu librea izateko ostia gehitxo jaso dituela pentsatzen dudan arren) baina orainak orain ta harago joan aldera, gure arma bakarretakoa esango nuke. Are gehiago joan sei urtetik hona, hala esan badaiteke, eta ulertzerik bada. Esan nahi da, ez dakidala konturatzen garen, zenbateko kaltea egiten diogun gureari, zenbaterainoko mina gure herriari bakoitzaren kokotaren erraztasunerako. Hala hitz egin nahi nuke, militarismoez errez hitz egiten baita gero! Hemen, beste arlo askotan bezala, aktibistak baino ez dute balio.

Horra ba gaztelera egin bakoitzean bakoitzak geure kolkoari egin beharreko galdera; zer elikatzen ari gara? Ta zer uzten dugu elikatu barik noski. Merezi dit?! Merezi du?! Gauzak horrela, kapazak gara ohiturak jarreraz aldatzeko?! Castellanos errazago, askeago… egiten duzun euskal hiztun lagun horrekin euskaraz harremantzeko ahalegina egiteko? Hizkuntzari -gureari eta gurean bederen- herri izan nahi badugu behintzat, eta ‘gerora’ bezain prozesuan, bidean, duen inportantzia guztia emateko? Prest gaude inori min eman beharrik gabe mihiaz tiro egiteko?!

Prozesua bakoitzarena da noski, nahieran egiteko aukeraren pare, ez baitut nik inor konbentzituko ezta besteen arabera jokatuko. Eta hori, berriz diot, minduta sentitzen direnei zuzendua dago, nik ere ez baitut ingelesa ikasi baina ez naiz Londresen bizi, kontuz! Ezta katalana baina ez naiz Gironan bizi, adi! Zuek?! Entenditzen da?!

Gazteleraz egin bakoitzean uste dut ‘euskara zetako’ diotenen pare jartzen garela, edo txarrago argiago esanda. Balioa funtzionaltasunean txertatzen ez badugu kantu antzerako bati  bueltaka ibiliko gara, batzuk eta besteak rallatu arte. Beraz berotu naizenez proposamen edo jarrera formula sinple bat ekarri nahi nuke bertora, akaso, udako berotasunen bateko sukar edo.

Aurrez pentsa edozein eraldaketa gizartean bertan eman behar dela, egunerokoan, arlo sozial askotan bezalaxe, bestela ez baita gauzatuko modu instituzionalean nolabaiteko bermea izan arren. Bakoitzarekiko alea litzake beraz berau, aleak ale, lapikoak bete, suak piztu eta ohiturak berez eraldatu eta egonkortuko direla pentsatuz, Euskal Herri EUSKALDUN LIBRE baten bidean. Badugu eredu bat Katalunian, eta hori guk HIZKUNTZA eredugarri bizi bat daukagula esku artean oraindik! En fin…

Eta esan gabe doa euskararekiko hautua egiten ari dena asko egiten ari dela; ‘mutxo’. Eta beste militarismo modu batzuen alderaketa beharrik gabe.

Proposamena litzake gazteleraz zuzentzen zaizunari ‘ze pena’ren formulaz erantzutea, adibidez. ‘Ze pena euskaraz zuzendu ez izana’, izan ere, tabernaria izanda kasuko, gozoki estra bat bait zihoakizun katiluan, edo lagunari ‘ze pena euskaraz azaldu ez izana’ sinesgarriago egingo zitzaidalako hala bazentoz, edo ezezagunari ‘ze pena euskaraz eskatu ez izana’ suaz gain zigarrotxu bet ere luzatuko nizulako akaso, edo galdezka datorren edonori ‘ze pena euskaraz galdetu ez izana’ behar datuak emateaz aparte, bertaraino ere lagunduko zintudalako segurutik. Eta beste mila adibide bakoitzak beretik eman ditzazkeenak, praktikaren errekonozimendu moral biderkatuaz.

Horra proposamen bat, euskarak onurak baino ez dakartzala frogatzen duen formula bat. Horrela bakarrik irabaziko baitugu gurea, irabaziak baino ez dituela praktikaz frogatuz. Guretik abiatuz, zer eskatzen dugu bestela?! Norberarengandik hasten den bidea, hasteko eta kasuko neugandik, neugana bezain herrira, lurraldera, jarrerak ohitura bilakatu asmoz. Eta orduan bai, orduan irabazita genuke.

Euskarari benetako balioa emango liokeen iraultza, kale iraultza, herri iraultza, benetakoa, ‘efikaza’. Gu eta gure herria euskaraz hobeak garela frogatuko duena!! Gure ‘herri euskaldun, aske, jator’ eredu hortara bideratuko gaituena!! Gora herri hori! Aupa zuek!

 

Pdt. Euskara: “Ez nuke paperetan geratu nahi,

zuek hildakoan lez”.