EH Bilduk boto kopuruan gora egin du Zornotzan eta EAEn, eta 22 ordezkari izango ditu Legebiltzarrean

Abstentzioa inoizko handiena izan den arren, EH Bilduk gorako joerari eusten dio eta bere historiako emaitzarik onenak lortu ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikoetan: 248.688 boto, 2016an baino 24.434 gehiago, eta 22 ordezkari Legebiltzarrean (+4).

Amorebieta-Etxanon ere hazi egin gara: 2.835 boto lortu ditugu, duela lau urte baino 285 gehiago.

Maddalen Iriarte lehendakarigaia: “Mila esker konfiantza erakutsi diguzuen herritar guztioi. Herri honetan gure baloreengandik gertu dagoen geroz eta jende gehiago dagoela argi geratu da. Hori bai, aldaketa hasi besterik ez da egin. Etorkizuna gurea da”.