EH Bilduk ezetz esan dio Amorebieta-Etxanoko arau subsidiarioak aldatzeari

tantorta (1)Tantortan enpresa pribatu batek zentro komertzial bat eraikitzea ahalbidetzeko, Amorebieta-Etxanoko arau subsidiarioak aldatzea onartu zuen Udalak urriaren 28ko osoko bilkuran. EH Bilduk araudia aldatzearen kontra bozkatu zuen.

 

Xantaia iruditzen zaigu Tantortaren eraberritzea egiteko enpresa batek auzo horretan merkataritza-gune handi bat ezartzea onartu behar izatea. Ezinbestekotzat jotzen dugu Tantorta berritzeko plan urbanistiko bat egitea, baina ez dugu ulertzen egitasmo hori enpresa baten interesen arabera egitea.