EH Bilduk hausnarketa prozesua hasi du, herrietan eta auzoetan

ehbildu-batzarrakHauteskunde orokorretako emaitza txarren ondotik, EH Bilduk barne hausnarketa prozesua hasi du eta horretarako herri batzarrak egiten ari da Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan.

Zornotzan urtarrilaren 26an izango da bilera irekia, Zelaieta Zentroan. Hauteskundeetako emaitzen balantzea egingo da eta datozen erronkak eta eginkizun berriak zehaztuko dira.

EH Bilduk batzarraren garrantzia azpimarratu eta bertan parte hartzeko deia luzatu du.