EH Bilduk udal zergak ez igotzeko eskatu du

Koronabirusaren pandemiak eragindako krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren ondorioz, EH Bilduk udal zergak ez igotzeko eta, beraz, bere horretan mantentzeko eskatu du.

Gaur egungo krisiaren ondorioz, udalerriko bizilagun askok bizi duten egoeraren aurrean, tasa fiskalak zein zergak ez igotzea eta dauden bezala uztea proposatu du.

Horien artean, besteak beste, hurrengoak egongo lirateke: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga; Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga; establezimendu berriak zabaltzeko irekitze-lizentziari, horniduraren eta saneamenduaren gaineko tasak eta jabari publikoa erabiltzeagatiko tasak (terrazak, mahai-aulkiak…) eta eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga.