EH Bilduko zinegotziok Gure Esku Dagoren giza-katean izango gara

Gure Esku Dagok ekainaren 10erako antolatu duen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katea Zornotzatik igaroko da. 1.500 lagun batu nahi dituzte herrian.  

Datorren ekainaren 10ean Gure Esku Dagok erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-kate erraldoia antolatuko du.

200 kilometroko kateak Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuko ditu, eta hainbat herritatik igaroko da, tartean Zornotzatik.

Zornotzako giza-katean 1.500 pertsona batzea da antolatzaileen erronka. Gure Esku Dagok metroa eskuratzeko deia egin du eta azken unera arte ez itxaroteko gomendatu die herritarrei.

Gauzak horrela, Zornotzako EH Bilduk ekimenarekin bat egin du. Zinegotziok erosi dugu jada gure metroa eta ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katean izango gara.

Ideologia politikoen gainetik, erabakitzeko eskubidearen aldeko mobilizazio handi honetan parte hartzeko gonbita egiten diegu herritar guztiei.

 

BIDEOA | Nola osatuko da giza-kate erraldoia?