EH Bilduren adierazpena Bruselako erasoen aurrean

Brusela-atentatuakEH Bilduk errefusatu egiten ditu asteartean Bruselan gertaturiko erasoak eta bere samina adierazi nahi du orain arte 31 pertsonen heriotza eta 200dik gora zauritu eragin dituen atentatuengatik.

 

 

Honekin batera biktimen famili eta lagunekiko gure elkartasuna berresten dugu.

Gogor eta irmoki salatzen dugu jihadisten biolentzia, bereziki Ekialde Ertaineko populazioa zigortzen duena, eta gaur era krudelean Bruselako hiria zigortu duena.

Une zail hauetan Bruselako hiriko hainbat elkarte eta eragile zibilek adierazitakoarekin bat egiten dugu, ez baita momentua besteekiko gorrotoa aldarrikatzen dutenen aurrean ezkutatzeko edota amore emateko.

Era berean, bat egiten dugu alarma adierazi duten ahotsekin eraso hauen aurrean zatiketa soziala sakonduko dituzten politikak eskatzen dituztenen aurrean edota tesi sekurokratikoen aitzakiarekin eskubideen eta askatasunen murrizketak eskatzen dituztenen aurrean.

EH Bildu kontaktuan jarri da Belgikako ordezkariekin gure samina adierazteko eta bat egiten dugu gertakari basati hauen biktimekiko elkartasuna adierazteko antolatzen ari diren ekimenekin.