EH Bilduren adierazpena, Ziztada Gune Askearen balizko utzaraztearen aurrean

ZiztadaZornotzako EH Bilduk arazoa elkarrizketaren bidez konpontzeko deia egin du, baina bi aldeak – salaketa jarri duen jabea eta Ziztada Gune Askeko asanblada- akordio batera heltzea posible izango ez balitz, erabilerarik gabeko Udalaren lokal bat Ziztada Gune Askeari uzteko proposamena luzatu du.

 

Zornotzako EH Bilduk asko sentitzen du Ziztada Gune Askearen inguruan sortarazitako arazoa. Egun, Ziztada Gune Askeak egiten dituen kultur-ekintza ezberdinek herrian dagoen gabezia bat betetzen dutela uste dugu.

Arazo honetan inplikatutako aldeak ezberdintasunak konpontzera animatzen ditugu, zaila dela kontuan izanik.

Hori ezinezkoa balitz, erabilerarik gabeko Udalaren eraikinetako bat uztea proposatzen dugu, Ziztada Gune Askeak bere kultur-ekintzak eta eskaintzak egiteko aukera izan dezan.