EH Bilduren batzar telematikoa Amorebieta-Etxanon

EH Bilduk Internet bidezko asanblada egingo du asteazken honetan herritarrekin koronabirusaren pandemiaren ondorioei buruz hitz egiteko eta zalantzak konpartitzeko. Bilera jarraitzeko noiz, nola eta non konektatu behar zareten azaltzen dugu gida honetan.

EH Bilduko zinegotziok batzar telematikoa egingo dugu zornotzarrekin koronabirusaren pandemiak eragindako krisiari buruz hitz egiteko eta zalantzak eta kezkak konpartitzeko.

Batzar telematikoa asteazkenean, maiatzaren 6an, izango da. Bi saio egingo ditugu: 18:00etakoa euskaraz izango da; eta 19:00etakoa, gazteleraz.

Nola jarraitu dezaket asanblada Internet bidez? Oso erraza da. Jitsi Meet bideokonferentziak egiteko webgunean dugun kanalean sartzearekin nahikoa da: https://meet.jit.si/EHBilduZornotza

Asanbladaren gai-ordena:

– Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako neurriak

– EH Bilduk Udaletxean nahiz Legebiltzarrean egindako proposamenak

– Herritarrek iritziak eta zalantzak konpartitzeko tartea