EH Bilduren neurriak covid-19aren krisiari aurre egiteko

Bazenekien 2020ko martxotik EH Bilduk 50 proposamen eta ekimen baino gehiago aurkeztu dituela Eusko Legebiltzarrean, koronabirusaren pandemiak eragin duen krisi sanitario eta sozioekonomikoari aurre egiteko?

Bazenekien EAJk eta PSE-EEk sistematikoki blokeatzen dituztela EH Bilduren proposamenak Eusko Legebiltzarrean?

Bazenekien Iñigo Urkullu lehendakaria lau hilean behin baino ez dela elkartzen Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailearekin covid-19ren krisia eta haren ondorioak aztertzeko?

Hauek dira pandemia hasi zenetik EH Bilduk proposatu dituen neurri nagusiak:

1- Mahai bat sortzea pandemiaren ondorio sanitario, sozial eta ekonomikoak aztertzeko. Foro horretan erakundeek, alderdi politikoek eta sektore ezberdinetako eragile sindikal eta sozialek parte hartuko dute.

2- Orain arte hartutako neurriak aztertzeko eta koronabirusaren hedapena geldiarazteko eraginkorrenak zein diren erabakitzeko proposamena.

3- Txertaketa-kanpaina azkartzeko eta txertaketa-plana eta -egutegia argitaratzeko proposamena.

4- Covid-19 kasuak azkarrago detektatzeko eta arakatzearen eraginkortasuna hobetzeko neurriak.

5- Adineko pertsonen egoitzetan osasuna bermatzeko neurriak, bai egoiliarrenak bai langileenak.

6- Lantalde bat sortzea, Osakidetzako oinarrizko arreta hobetzeko eta indartzeko ezarri behar diren neurriak aztertu eta adosteko.

7- Pandemiak gehien kaltetzen dituen sektoreei -ostalaritza, saltoki txikiak, kultura edo turismoa- zuzendutako erreskate-planak.

8- Langile autonomoei laguntzeko neurri zehatzak.

9-  Ikastetxeetako ikasleen, irakasleen eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak hezkuntza-sektoreko eragileekin adosteko proposamena.

10- Krisiak jotako pertsonei eta familiei zuzendutako laguntza publikoak bermatzeko proposamena.

11- Neurri zehatzak covid-19aren krisiak jotako jendeak etxebizitzaren gastuei aurre egin ahal izateko.

12- Aldi baterako lan-erregulazioan dauden pertsonentzako neurriak.

13- Krisi-egoeran dauden enpresei zuzendutako plan integrala.

14- Gizartean bazterturik dauden pertsonei laguntza hobea emateko proposamena.

15- Lana eta familia bateragarri egiteko programa berriro aktibatzea.

Oposizioko alderdiekin bilera bat egitea lau hilean behin, eta gure proposamenak, ekimenak eta neurriak sistematikoki baztertzea. Hori da Eusko Jaurlaritzaren jokabidea. EAJk eta Urkullu lehendakariak ez dute elkarrizketarik ez lankidetzarik nahi. Beraien estrategia inposizioan oinarritzen da, baita aurrekaririk gabeko krisi sanitario, ekonomiko eta sozial batean egonda ere.