Zornotzako EH Bilduren zerrenda osatuko duten pertsonak aukeratzeko prozesua, martxoan

Ander Uriarteren ondoan udal-hauteskundeetara aurkeztuko diren pertsonak aukeratzeko barneko prozesu parte-hartzailea martxoan egingo dugu.

Alkategaia aukeratzeko prozesuan bezala, EH Bilduren ideologiarekin bat egiten duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du aukeraketa prozesu horretan, koalizio soberanista osatzen duten alderdiren bateko kide izan ez arren.

Hori bai, ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko aplikazioan izena ematea: elkarrekin.ehbildu.eus

Zure ustez, zein izango litzateke hautagaitzarik egokiena? Nor gustatuko litzaizuke zure ordezkari izatea udaletxean? Eman izena aplikazioan eta bidali zure proposamena zornotza.ehbildu@gmail.com helbide elektronikora edo WhatsApp bidez 672 108 838 telefonora.

Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez harremanetan Zornotzako EH Bilduko ordezkariekin.

PROZESUAREN DATAK

Otsailak 25 – Martxoak 10: Zerrendarako hautagaiak proposatzeko epea.

Martxoak 11 – 17: Berme guztiak bete direla ziurtatuta, hautagaitzak ofizial egiteko astea.

Martxoak 22, 23 eta 24: Bozketa asteburua.