Urtarrilaren 30ean greba orokorra: lan, pentsio eta bizitza duinen alde

Iragan astelehenean, hilaren 13an, Zornotzako hainbat eragilek agerraldi bateratua egin zuten udaletxeko plazan. Besteak beste, Zornotzako talde feminista, pentsiodunak, gazte mugimenduak eta Harrera taldeak.

Urtarrilaren 30eko greba orokorrarekin bat egiteko deia luzatu zieten herritarrei, “Beharrezkoa da hilaren 30 honetan kaleak betetzea hainbat zapalkuntzari aurre egiteko: indarkeriari, berdintasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanaren sexuaren araberako banaketari, arrazakeriari, kontsumo ereduari eta zapalkuntza guztiei”.

Horiez gain, borrokarako beste hainbat arlo eta arrazoi ere aipatu zituzten talde feministakoek, Harrera taldekoek zein pentsiodunek. Hezkuntza euskaldun, feminista, inklusibo eta publikoak aldarrikatzeko unea ere izango da; gainera, greba elkartasunaren topaleku izan dadin, Euskal Herritik hasi nahi dutela adierazi zuen Fadira Belhadji Harrera taldeko kideak, mundu hobe eta justuago bat sortzen. Pentsiodunek, halaber, aldarrikapenak hasi zituztenetik hiru urte pasa direla eta, eskakizunak bete arte mobilizazioekin segituko dutela azaldu zuten.