Espainiako Erregeak Amorebieta-Etxanon egingo duen bisita salatu du EH Bilduk

Zornotzako EH Bilduk bere desadostasun osoa eta nabarmenena adierazten du asteazken honetan, martxoarean 15ean, Espainiako Erregea den Felipe VIak Velatia Taldearen lantegira egingo duen bisita dela eta.

 

Espainiako Erregeak ez ditu Amorebieta-Etxanoko herritarrak ordezkatzen, ezta Bizkaiko nahiz Euskal Herriko gizarte zabala ere. Areago, herritarrek argi eta garbi eta behin baino gehiagotan adierazi dute sentimendu hori, Estatu Espainoleko Koroatik modu irekian desmarkatuta dauden indar  politikoei bozka emanez.