Euskal Herriko mus txapelketa, Zornotzan

eh-mus-txapelketaEuskal Herriko mus txapelketa abian da, eta Zornotzako kanporaketa datorren abenduaren 26an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Luis Urrengoetxea kaleko tabernetan, LUTABER elkarteak antolatuta.

 

Apuntatzeko epea egun horretan bertan izango da, arratsaldeko 16:30etatik 17:00etara, Pike Parken. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Zornotzako kanporaketa sariak hauek izango dira:

1- Zapiak eta bi pertsonentzako afaria.

2- Bi pertsonentzako afaria.

LUTABER elkartea ondoko tabernek osatzen dute: Tomasa, Antxea, Pozu’s, Urtza, Hitzak, Belatxikieta, Larrea Bi, Auzokoa, Lekuberri, Guria, Far-Far, Vintage, Hotel Harrison.