Ezkerretik ezkerraz!

Unai-Ormaetxea3Iñauterikeriak politikakeriekin datoz nahas-mahasean oraingoan.

Maskarak eta botoak. Esanak eta eserlekuak.

Ta nik…izana eta hitza botatzen ditut faltan.

Alde guztietan gainera; geugan zein geugandik at.

Ehiza barrutiak ikusten ditut edonon, eta horrek esan nahi dituenak han eta hemen.

Bakoitzak jakingo du ehiztaria ala bildotsa den, txorimaloa ala artzaina, garia ala txoria…

edo hegoak ala egoak?!

inauteriak

Bai, badakit zoliegia izateak ez ulertzearen galbahea ekarri dezakeela eskutik baina

-etxekoak etxean konpontzearen praktikantea izateaz aparte-

kokoteraino nago gordinkeria desleialekin.

Oztopoekin orokorrean.

Gardentasun faltaz funtsean.

Maskarak honako maskarak harako.

-mas cara…mas cara…adiera berdin eta esanahi ezberdinak handik zein hemendik.

Egun lagunik ez duenik bada, hori hemeroteka da!!

En fin, iñauteriak datozela baina badaukala bai nahas-mahasak non gotortu.

Ala ba, goaz deabrukeria minik bakoetara jolasten,

mirariak bakar batzuenak bailira

-‘Che’keriak bezala gurean-

ulertzera/partekatzera heltzen ez naizen gai handiak jainkotuengandik eratorriak diren neurrian.

Iñauterietan kareta gabe baina diru faltsuz irten beharko genuke,

– 18rekin lez, handi uste berean-

pieza kotizatu bakarra boterea -edozein preziotan- duen eremuetan,

ez baitago irri gaixoak margo-araztea bezalakorik.

Penaz gain

-negarraren kimio gisa-

jarrera batzuk barreguratzen nautenaren seinale/moneta.

Lasai, jainkoa eta nire artean ez da bitartekorik behar,

ikusiko/egongo gara errautsen asteazkenean ostegun mehe.