Gabonak!

JuanluAste honetan, hainbat eta hainbat zornotzarren ahotan “ondo paseu” entzun ahal izango dogu. Zalantza barik, jai handiak dira gabonak Euskal Herrian. Bakotxak bere lekutxoa topatzen dau eta aurrera. Ez dago ezkutatzerik hainbatentzat jai astunak, luzeegiak eta abar be badirala eta ihes egitean baino ez dabela pentsetan. Beste kasu askotan moduan, tradizioak aldatuz eta egokituz doaz, unean uneko gizartearen arabera. Beraz, noberak ikusiko dau zer egin.

Neguko solstizioaren inguruko jaietan, sua da nagusi eta erdigune. Bizkaialdean, “gabon-mukurra” erretan izan da behe-suetan, sanjuan txikia balitz lez. Deskuidoan, nagusiki horixe da nik faltan botatzen dodana, gaur eguneko etxeetan, suaren errepresentazioa.

Urdiaineko ohiturari jarraituz, horixe da lerro honeetatik proposatzen duetsuedana. Su antzeko bat egitea, enbor lodikotea erdian –gabon-mukurra-, eta etxeko jai horretan parte hartzen dauen bakotxak haren alboan bere egurtxoa ipintea. Hori bai, gabon-afarian izan beharko leukeen baten bat bertan ez balego, berari jagokon egurra be ipini. Gure artean ez dagozanak ez ditugu sekula ahiztuko.

Ez izan zalantzarik, Olentzero handik ibiliko da danon pozerako.

Gabon zoriontsuak eta urte barri on!