Galderantzun

Unai-Ormaetxea3

Aurrera egin behar bada zergatik begiratzen da atzera?!

Memoria nortzuen egia da?!

Nor da nor eta zeren izenean presoen kolektiboarekiko erabakiak hartzeko?!

Zer pentsa behar dute borrokaren ´galere´tan daudenak beraien ´buruzagi´ askoren damutzeaz?!

Nork zer irabazten du, zer galdu, ta zer ez dakigu?!

Nori zer zor zaio eta kontrara zer merezi du bakoitzak?!

Ze on egiten dio iraultza berriaren tabernetako kritikariak herriari?!

Ze gaitz dauka adinak militantzian?!

Ze gaitz borroka-moldeak?!

Zergatik kritikatzen da lider bat?!

Zergatik jausi da euskara gero eta errazkeria handiagoan?!

Nori egiten dio mesede gaztelaniaren erabilerak?!

Eta egoak?!

Usteen arrazoi ezak?!

Norberekeria lotsagarriek?!…

NORI INPORTA ZAIO HERRIA?! ZERGATIK ETA ZELAKOA?!