Gazte talde batek herritarrei laguntzeko zerbitzua antolatu du Zornotzan, koronabirusa dela eta

Adineko pertsonei nahiz arriskuan egon daitezkeen herritarrei laguntzeko elkartasun sarea da. Erosketak egiteko eta zaintza lanetarako laguntza eskaintzea da helburua. Sare horretan parte hartzeko deia luzatu diete herriko gainerako gazteei.

Koronabirusaren hedapena dela eta, larrialdi egoeran gaude. Denok arduraz eta elkartasunez jokatzea inoiz baino beharrezkoagoa da.

Testuinguru horretan, Zornotzako gazte talde bat adineko pertsonei nahiz arriskuan egon daitezkeen herritarrei laguntzarako zerbitzua antolatzen ari da. Bereziki erosketak egiteko eta zaintza lanetarako laguntza eskaintzea da asmoa.

Sare horretan parte hartzeko prest bazaude, idatzi helbide honetara: elkartasuna.zornotza@gmail.com

Laguntza behar baduzu, deitu telefono honetara: 641 873 166