Gose greba mugagabean dauden Fresneseko presoen aldeko elkarretaratzea

gose-greba-kontzentrazioaAzken ostiralearekin batera Fresneko presoak (Paris, 911 km) egiten ari diren isolamenduaren aurkako borroka babestu nahi izan zuten Zornotzako herritarrek.

 

18 egunez gose greba mugabagabean dauden Fresneseko preso politikoei elkartasuna adierazi eta egoeraren salaketa egitea helburu, 80 lagun inguru bildu ziren Politenako arkupeetan.

Kartzela berean isolamenduan dagoen Itziar Moreno presoaren egoera bukatzea exijitzeko hasi zuten gose greba, eta, ondorioz, Morenoren egoera konpondu arte jarraituko dute.

Apirila bukaeran, espetxe horretako preso sozialek protestak abiarazi zituzten, euren bizi-baldintzak hobetzeko eskatuz. Gerora emakumezko preso politikoak batu ziren protestara (Iratxe Sorzabal, Ekhiñe Eizagirre eta Itziar Moreno). Zuzendariari 40 presok sinatutako gutun bat helarazi zioten aldarrikapen ezberdinekin: garbiketa arazoak konpontzea, haurdun diren emakumeak hobeto tratatzea, UVF bisita bereziak egiteko baimenak izatea, funtzionarioen aldetik errespetu gehiago izatea… Horrez gain, patio blokeo sinboliko bat (10 minutuz euren ziegara bueltatzera ukatu) egin zuten, Etxerat elkarteak azaldu duenez.

Maiatzaren 2an, baina, Itziar Moreno isolamenduan sartu zuten, preso sozialak egiten ari ziren protesten bultzatzaile nagusia zelakoan. Ekhiñe Eizagirre eta Iratxe Sorzabal, berriz, Mitard-ean (zigor ziegak) sartu zituzten.

Gauzak horrela, espetxe horretako gizonen moduloan dauden bost euskal preso politikoak gose greba mugagabean daude maiatzaren 10az geroztik. Gainera, maiatzaren 23an, Itziar Morenok eta Ekhiñe Eizagirrek ere gose greba hasi zuten.

Protestek Itziar Moreno isolamendutik atera artean iraungo dute.

Isolamendurik ez! Espetxe politikarekin bukatu!