Gure Esku Dagok herri-galdeketa egingo du 2017ko maiatzaren 7an Zornotzan

gure-esku-agerraldiaAmorebieta-Etxanoko kultur eta kirol elkarteetako ordezkari eta kideek agerraldi bateratua egin zuten, erabakitzeko-eskubidea defendatuz eta zornotzar guztiei maiatzaren 7ko herri-galdeketan parte hartzeko dei eginez.

Zornotzako Gure Esku Dagok 2017ko udaberrian herri-galdeketa antolatzeko erabakia hartu zuen 2016ko urrian egin zuen batzar irekian eta galdeketa hori 2017ko maiatzaren 7an izango dela jakinarazi zuen joan de urtarrilaren 8an egindako agerraldi publikoan.

Agerraldian Amorebieta-Etxanoko kultur eta kirol elkarteetako ordezkari eta kideak izan ziren, erabakitzeko-eskubidea defendatuz eta zornotzar guztiei kontsultan parte hartzeko dei eginez.

Horrez gain, herri-galdeketa egiteko sinadura-bilketarekin aurrera jarraitzen dutela azaldu du Zornotzako Gure Esku Dagok: urtarrilaren 22an Ogenbarrena auzoan izango dira, eta urtarrilaren 29an Ixerren (Azoka ondoan), eguerditik aurrera.

Era berean, talo-jana antolatu dute otsailaren 4ean, Santa Ageda egunean, Pike Parken.