Udaletxea herriari bueltatzeko garaia da

11268979_1008365999203386_5572128163201418643_oIgandean, maiatzaren 17an, hauteskunde-kanpainaren baitan, EH Bildu Zornotzak ekitaldia egin zuen Herriko plazan. Zornotzako alkategai Urko Lopezek eta Bizkaiko diputatu nagusi izateko hautagaiak, Josu Unanuek, hartu zuten hitza. “Herriari udaletxea bueltatzeko garaia iritsi da, aldaketarako unea da”, adierazi zuen Lopezek.

Herriak duen garrantzia azpimarratu zuten EH Bildu Zornotzako ordezkariek. Alkatetzarako hautagai Urko Lopezek argi adierazi zuen: “Herria da nagusi, eta ez aginte-kargua, nahiz eta batzuei hori ahaztu”. Pertsonak eta ingurua nabarmendu zituen; egungo politika jardunean, herria “argazkietarako besterik ez atontzea” leporatu zion EAJri.

Horrez gain, langabezia datuak ere izan zituzten berbagai. Salagarritzat jo zuten alkateak 67.000 euroko soldata izatea urtean, 1.124 zornotzar langabezian dauden bitartean, eta beste asko prekarietate egoeran.

Amaitzeko, indarrean dagoen salbuespeneko espetxe politikarekin eta sakabanaketarekin amaitzea ere eskatu zuten EH Bilduko ordezkariek.

11026227_1008366032536716_4457181517797981961_o