Herritarren ekarpenak bilduko ditu Udalak, Hiri Antolamendurako Plan berria egiteko

P1000015Interesa duten guztiek udal bulegoetan, bulego teknikoan edo Zelaieta zentroan har dezakete galdetegia. Amorebieta-Etxanako Udalaren webgunean ere eskuragarri dago galdetegia. Apirilaren 29ra artekoa da entregatzeko epea. Bost tailer tematiko egingo dira Zelaieta zentroan, hiritarrek udalerriari eragiten dioten alderdiei buruzko iritzia eman dezaten.

Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria idatziko den honetan, galdetegia sortu du Amorebieta-Etxanoko Udalak, interesa duten zornotzarrek hiri-jarduketaren eragina izango duten gaiei buruzko iritzia eman dezaten.

Nahi duten guztien esku izango da galdetegia udaleko bulego nagusietan, bulego teknikoan (Herriko Plaza z/g) eta Zelaieta zentroan. Behin galdetegia beteta, hiritarrek udaletxeko bulego teknikora eramango dute apirilaren 29a baino lehen. Udalaren webgunean ere eskuragarri dago galdetegia.

Era berean, zornotzarren iritzia zein den jakite aldera, bost tailer ireki antolatu dira, gai bana aztertzeko bertan. Apirileko bigarren hamabostaldian burutuko dira Zelaieta zentroan. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dira honako egunotan:

–    Ingurumena, apirilaren 19an.
–    Etxebizitza, apirilaren 21ean.
–    Ekonomia jarduerak, apirilaren 26an.
–    Ondarea, apirilaren 28an.
–    Hornidurak/Ekipamenduak, maiatzaren 3an.