Herritarrentzako asanblada informatiboa urriaren 22n, Bilgunean

Datorren urriaren 22an (asteartea) herritarrentzako asanblada informatiboa egingo dugu Zornotzako Bilgunean (Andra Mari plaza, 4) zertan ari garen eta epe laburreko erronkak zeintzuk diren azaltzeko.

Halaber, bilera herritarren zalantzak argitzeko baliatuko dugu. Batzarra 19:00etan hasiko da eta gai-ordena hau izango da:

  • Egoera politikoaren azalpena.
  • EH Bilduren berregituratze prozesua.
  • Amorebieta-Etxanoko eta udaletxeko gaiak.