Herritarron osasuna babestea da lehentasun bakarra

Koronabirusaren hedapenaren ondorioz alarma egoeran gaude eta salbuespen neurri zorrotzak hartu dira.

EH Bilduko ordezkariok oso argi dugu lehentasuna osasun publikoa bermatzea eta herritarrak babestea dela, eta horretarako erakunde guztiekin elkarlanean aritzeko prest gaude.

Testuinguru horretan, Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernuari ondoko eskera egin genion martxoaren 13ko Bozeramaileen Batzordean: proiektu ezberdinak aurrera eramateko 2020ko Aurrekontuan zehaztutako inbertsioak behin-behinean bertan behera uztea eta diru hori koronabirusak herrian eragin ditzakeen balizko larrialdi kasuetara bideratzea.

EAJk baztertu egin zuen gure proposamena, likidezia arazorik egongo ez dela iritzita.

Bestalde, emergentziazko egoera honetan norbanako guztiok arduraz jokatzea eta osasun erakundeek zabaldutako protokoloak betetzea ezinbestekoa dela azpimarratu nahi dugu.

Ondoko loturetan koronabirusari buruzko informazio baliagarria duzue:

Osakidetzaren gomendioak

Koronabirusaren aurkako prebentzio-neurriak

Zer dago baimenaduta eta zer debekatuta?