Hiri Ekimenak eta EH Bilduk osoko bilkurak arratsaldez izatea eskatu dute

ND4_2547Hiri Ekimenak eta EH Bilduk adierazpen bat adostu dute, Amorebieta-Etxanoko osoko bilkurak arratsaldez izateko eskatuz. Goizez eginda, herritarrak batzarretara joateko aukera murrizten dela kritikatu eta bilkurak asteazken arratsaldetan egitea proposatu dute, zornotzarren parte-hartzea erraztu asmoz.

Hona hemen, hitzez hitz, Hiri Ekimenak eta EH Bilduk Amorebieta-Etxanoko udaletxean egindako eskaera bateratua:

OSOKO BILKURARAKO ORDUTEGIAREN INGURUKO ADIERAZPENA

Idatzi honen bidez Osoko Bilkurak goizean izan beharrean arratsaldeetan izatea eskatzen dugu alderdi sinatzaileok (EH Bildu eta Hiri Ekimena), jendearen parte-hartzea hobetzeko. Arrazoiak honakoak dira:

1. Ez dugu uste “jendeak benetan interesa badu etorriko da” erantzun egokia denik bilkurak goizez egiteko. Jende askok ezin du goizez lanetik edo izan ditzakeen beste konpromiso batzuetatik libratu (esaterako haur, nagusi edo elbarrien zaintza).

2. Goizean bada, interesa eta beharrizana izan arren, herritarrei ez zaie errazten euren eskubideetako bat modu erabateko baten izatea.

3. Herritarrik gabe, udalbatzak oso zail dauka herritarren beharrizana argi eta garbi entzutea.

4. Udalbatzaren gardentasuna argi geratuko litzateke, jende gehiagok izango bailuke udaletxearen funtzionamendua bere begiez behatzeko aukera. Udalbatzak ez luke ezkutatzeko ezer izango, ezta oraintsu bertan jarri gaituzten herritarrei beldurrik.

Udaletxea herritarrena da, Osoko Bilkurak diren moduan. Horregatik uste dugu, herriari erraztasun handienak jarri behar zaizkiola herri honen kudeaketaren berri emateko.

Horretarako asteazken arratsaldeak proposatzen ditugu, erdiko eguna izatean zubi eta asteburu luzeek bat egitea ekidin daitekeelako udalbatzaren funtzionamenduari dagokionez.

Guk Osoko Bilkurak arratsaldez jartzeko arrazoiak plazaratu ditugu, alternatiba bat barneratuz baita. Zein da EAJ eta PSE-EE alderdiek duten interesa goizez jartzen jarraitzeko? Bertan bizi ez direnek, ezagutzen ez gaituztenek sinatutako itunek herriaren gainetik egon behar al dute?

Despotismo ilustratuak dena herriarentzako, baina herria gabe” esaten du, ez gaitezen horretan erori.

hiri-ekimena