Irrintzi bat ‘Barra de Cunhau’tik

Bat bestearen ondoan zeuden aulkiak Bizkaia eta Gipuzkoa deitzen ziren. Araba, berriz, bestea. Harrizko 3 aulkiek oinarrizko harri puska handiago bat zeukaten erdian, euskarri aitzindaria: Nafarroa.

Bertatik egurrezko eta lastozko itzalpe zoragarria jaikitzen zelarik. Ondo begiratuta antzematen ziren goitik so egiten zebiltzan 3 mamu-eremu magiko legez: Lapurdi, Behe Nafarroa ta Zuberoa.

itasoa

Marea behea zegoen eta argi nabari zen naturatik bertatik eraikitako esparru hura. Herri bat bere mendi eta erreken norainokoagatik bereizi bezain erreza.
Egurrezko enborraren erdian, 360 gradutan, denari so, hitz-egiteko plaza baten antzera, irekia bezain bildua ematen zuen mahai borobil baten pare nabarmentzen zen pausalekua ere garbi ikusten zen. Ilusionagarri: zirraragarri.

itsasoa2

Eta polita zen ba tokia, bere aldeko eta kontrako oinarrietatik altxatzen zen ETXEA.
Harantzago luzatzen zen harri hutsezko plataforma bati olatuak bortizki ari zitzaien joka baina. Mehatxuka bezala, beldurra zabalduz eta lur-eremua guztiz zipriztinduz.
Harago lasai arnasten zuen itsaso baten hasperena entzuten bazen ere.

itsasoa3

Marea gora zetorren eta gutxira geratuko ziren berriz 3 aulkiak eta enborra, bere balkoi ‘pribilegiatu’ ta guzti, lastozko sabai haren azpian urperatuak. Haizeak arrokekin lez, behin eta berriz moldatutako ametsa, begi irekiekin ere ikusezin utziz. Hor herri bat dagoela, gutxi batzuk baino ez dakigun aldartean.

Eta horrela zelan egunetik gaua: gaua egun. Erremedio gabe bezala; ‘marea gora, marea behera’…

Baina polita da ba tokia: horren gustuko dutenentzako bezain geure.

Ikusezin uzteko erreal bezain ederregia!!!

EUSKAL HERRIA.