KORRIKA 20: Jendetza eta emozioa Zornotzako kaleetan barrena

Joan den Apirilaren 7an inoizko Korrikarik INDARTSUENEAN parte hartzeko ohorea eta aukera izan genuen. Une eta irudi ikusgarriak bizi eta ikusi ziren Zornotzako kale eta auzoetan. Milaka herritar “tipi tapa, tipi tapa…” oihuka; milaka herritar bi zangoak ilusio baten indarraz mugiaraziz, jauzika, barreka… haur, gazte eta heldu, DENOK BAT.

Joseba Sarrionaindiak esan bezala, badugu motibo bat: badugu altxor partikular bat balio unibertsala duena, EUSKARA. ZORIONAK KORRIKA, ZORIONAK ZORNOTZA.