Langileak segurtasun neurririk gabe, Udalaren obra batean

Langilea-pixeletaLasuen enpresa San Juan eta Lehendakari Agirre kaleen artean egiten ari den obran, beharginak segurtasun neurririk gabe ari dira lanean. Behin kaskoak jantzi zituzten, Udaletxeko ordezkaritza bat obra bisitatzera joango zela aurretiaz jakin zutelako. EH Bilduk egoera hori salatu du eta horrela jokatzen duten enpresekin kontraturik ez egiteko konpromisoa har dezala eskatu dio Udalari.

Construcciones Lasuen S.A. enpresa Amorebieta-Etxanoko Udalarentzako obra batetan ari da lanean, San Juan eta Lehendakari Agirreren arteko biribilgunean, hain zuzen ere. Obra hasi zenetik Zornotzako EH Bilduk bizpahiru aldiz jakinarazi dio Udalari Lasuen konpainiako langileak babes neurririk gabe ari direla beharrean. Behin kaskoak jantzi zituzten, Udaletxeko ordezkaritza bat obra bisitatzera joango zela aurretiaz jakin zutelako.

Egoerak berdin jarraitzen zuenez, 2015eko azaroaren 23ko osoko bilkuran gure kezka azaldu genuen berriz. EAJren erantzuna hau izan zen: “Badakizue eurengana baten baino gehiagotan joan garela eta berriro ere joango garela, eta beste neurri batzuk hartuko doguzala”.

Abenduaren 12an, larunbatean, berriro ere egoera berdinarekin egin genuen topo. Argazki batzuk atera eta prentsa-oharrak bidali genituen, oraingoan gehiago lortzeko asmoz.

Argi daukagu lanerako segurtasun neurriak derrigorrezkoak eta langileen oinarrizko eskubidea dela babestuta lan egitea. Plenoan esan bezala, lan-istripuaren bat gertatuko balitz, EH Bilduk ez du bere gain hartuko du erantzukizunik, Lasuen enpresaren utzikeriak eta ardura faltak eragindako ezbeharra izango litzatekeelako.

KontzentrazioaJoan den larunbatean, hain justu ere, LAB sindikatuak prekarietatea salatzeko mobilizazioak egin zituen. Zornotzan, lan-istripuak salatzeko eta segurtasuna eskatzeko kontzentrazioa egin zen. Baina Lasuen moduko enpresei berdin zaie.

 

Lizitazio merkeak, langileentzako segurtasun neurririk ez hartzea esan nahi badu, guk ez dugu horrelako beherapenik onartuko. Langileen eskubideak aldarrikatuko ditugu, beti.

Arazo honen aurrean, Amorebieta-Etxanoko Udalari bere jarrera publikoki azal dezala eta Lasuen S.A. moduan jokatzen duten enpresei lanik ez emateko konpromisoa har dezala eskatzen diogu.

Lizitazioan ez al da langileen segurtasuna bermatzea eskatzen? Ez al da hori puntu garrantzitsuenetako bat? Edo puntu hori ez agertzea al da obra merkatzeko arrazoia?