Lehen sektorea bultzatuko dugu, produktore-sare bat eratuz eta tokiko elikagaiak jantoki publikoetara eramanda

Langabetuak lehen sektorean murgiltzea sustatuko dugu, produktore-sare bat eratzeko, lanpostuak sortzeaz batera. Udalak lursailak eskainiko ditu, baita makineria eta produktua merkaturatzeko beharrezko azpiegitura, modu partekatuan erabiliz.

Herriko zerbitzu publikoetako jantokietan (eskola, Nafarroa zentroa…) produktu horiei, hala nola, herrian sortutako beste elikagaiei ere irteera emango zaie.

Etorkizuna gure esku dago. Energia produkzio-gune txiki eta dibertsifikatuak martxan jarriko ditugu auzoetan: minieolikoak, eguzki energia, geotermia, biomasa galdarak…

Energiaren autohornikuntza sustatuko dugu, horretarako udalak aholkularitza-zerbitzua eskainiko duelarik.

Bestalde, herriak duen potentzial hidraulikoa energia-iturri jasangarri gisa erabili daitekeen aztertuko da, garai batean industriarako erabiltzen ziren ur-jausiak bideragarriak diren begiratuz.