Maiatzak 1

 

 

 

 

 

 

Dena berekoikeria

(nirea niretzat, ta zurea erdizka)

zatiketa

(bataren erdia da erdia,

erdiaren erdia erdia eta gainerako guztiak ere erdiak! Beeeeee…

retro-joko bat baino ez zen)

eta abarra den gizarte hontan,

agian egun beronek irudikatzen du ondoen, gertutasuna eta urruntasuna.

Futbola horrelakoa dela esaten den gisan, lana horrelakoa dela zer esanik ez.

Lanetik kanpokoa hala bada, baaaaaa, egin kontu.

 

Inoiz baino bakartuago bezain konektatuago gauden gizarteak

zanpa jan gaituelakoan nago;

bere egin gaituelakoan gure gune izkiriatuetatik landa.

Eta inor ez da mende hontako epidemia hontatik libratzen,

beste batzuk erdi aroko beste haietatik bezala, zoritxarrez, kapito?!

 

Baina oporretatik bueltan, egun santu sorta batetik bueltan,

topa-larre eta aberri egunetik bueltan ta Bizkargi eguna ta Gure Esku Dagoren bezperan…hontaz guztiaz nork zer esan badenez,

udarako azken txanparako indar justuekin,

honatx egun berari behin ezarri hizkiak,

hausnarketak beraietan daudelarik gainetik jarri hitzetan

(hautsetan esan beharko nuke!)

baino.

 

Errekonozitu gabeko lehen ofizioaren -prostituten- eguna.

Munduko ofizio -prostituzio mota- guztien afizio eguna.

Ez mindu bada langile!

Maitasunez diotsut, beste trukaketa interesatu batetik hain justu.