Merkataritza gune handi bat eraikiko dute Tantortan

Tantorta auzoa.EAJk eta PSEk araudia aldatuko dute, Tantortan azalera handiko merkataritza gunea eraikitzeko. Egitasmo horrek, besteak beste, herriko merkatariei eta ostalariei kalte egingo diela ziur gaude. Orain Eroskik irekiko du zentro komertzial handi bat, baina etorkizunean beste enpresa batzuk izango dira, legea aldatuta, Zornotzako ateak parez pare irekita izango dituztelako.

Normalean alderdi politikook lorpenez hitz egiten dugu, baina lortu ez duguna ere azaltzea ez legoke gaizki. Aspaldi esan genuen azalera handiko merkataritza guneen aurka gaudela, tokiko merkataritza kaltetzen dutenaren iritzikoak garelako. Baina, beren gehiengoa baliatuta, EAJk eta PSEk araudia aldatuko dute, eta, beraz, guk ezingo dugu ezer egin Tantortako azalera handiko merkatalgunearen egitasmoa gelditzeko.

 

ORAIN ARTEKOA HEMENDIK AURRERA
EGOERA 600 m2-ko muga Ez dago mugarik
HELBURUA Tokiko merkataritza babestea Azalera handiko guneak sartuko dira
ONDORIOAK Ez da azalera handiko gunerik sartu
  • Tokiko merkataritzari lehia kaltegarria (prezio-marjinekin lehia, aparkaleku gehiagoren beharra…)
  • Ez da herriarentzat bakarrik izango. Arratia eta Durangaldeko merkatuak hartuko dituzte eta hori oso erakargarria da beste enpresa batzuk ere bertan kokatzeko (gaur Eroski da, bihar brikolajea, etzi elektratresnenak, etzidamu ostalaritza…)

 

 

Gai honen inguruan zera adierazi nahi dugu:

– Tantortari: Zuekin egon ginen eta argi utzi genizuen gure jarrera eta ikuspuntua. Beste kasu askotan Udalak lur pribatuak erosi ditu benetako beharrizana ikusi badu. Baina oraingoaz ez. Agian, eta berriro diogu, agian, boto gutxi zarete auzoan…

– Herriko merkatari eta ostalariei: Saiatu gara. Gure esku dagoena egin dugu, baina ezin izan dugu proiektua geldiarazi. Barkatu guri dagokigun aldetik.

– Eroskiri: Gurekin birritan elkartu eta gero badakizue gure arazoa ez dela inoiz izan herrian dituzuen gainontzeko dendak, baizik eta zentro berri honen eredua. Zuen lehiakideak etortzen badira ezingo dugu deus saihestu. Egingo diren arau aldaketak direla eta, aukerarik gabe geratuko gara.

– EAJri eta PSEri: Proiektu honen gaia ez zenuten hauteskundeetan atera, soberan bazenekiten arren. Guk bai. Zergatik ez zenuten gaia atera? Botorik ez galtzeko?