Mundua hankaz gora dagoen honetan…

Ez dakit guk ere begiak airean ez ditugun?! Gero eta indargabetuago gaudenaren sentsazioa daukat aspaldi baten eta arlo askotan. Hargatik emozionatzen naute oraindik, gure nahiekin armonian sentiarazten gaituzten egun/une/gune…horiek.

Hemen eta orain behar du edozein iraultza pertsonal zein kolektibok,
ez begi bat iraganean utzita -begirada aidanez-
ez beste begi bat ametsetan proiektatzen -begirada aidanez- .

´Gure gureetan´ sinesten edo sinestu nahi dudanez, bidean egotearen irabazian bezala, ´beste besteen´ berauena ez den beste bizi molderik
-pentsa molderik beharko nuke esan-
onartzen ez dutenen gobernu intrantsigente lotsabako horri zuzenduko natzaio
-Kubaz esan ohi direnak aitzaki-
hitzok Ibaizabalera baino iritziko ez diren arren.

Kubako demokrazia ezaz kexu dira! Hemengoaz?
Kubako disidenteen alde puzten dira! Hemengoen alde?
Kubako kubatarrez gupidatzen dira? Hemengo hemengoez?

Kubaz, kubanizatzeraino arduratzen dira!!
Kubaz, Bosniaz, Irakez, Afganistanez, Venezuelaz, Saharaz, Palestinaz, Kurdistanez, Kataluniaz…
Honetaz? Honetaz ere, klaro, zertan nengoen ni pensatzen?!
…haizea zoro dabil´.