Ogenbarrena eraberritzeko lanen bigarren fasea martxan da

P1000101Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrena auzoa eraberritzeko bigarren fasea abian jarri du; lehendabiziko zatia duela bi urte gauzatu zen. Lanak apirilaren 5ean hasi eta lau hilabetez luzatuko dira. Unamuno, Juan XXIII eta zenbaki bikoitidun kaleetan egingo dituzte obrak.

Egitasmoaren helburu nagusia oinezkoa protagonista izango duen ingurunea sortzea da. Horretarako kaleak eta espaloiak handituko dituzte eta Juan XXIIIko kalezuloa oinezkoentzat egingo dute.

Horrez gain, argiztapena hobetuko dute eta aparkalekuak berrantolatuko dituzte.

Egitasmoa gauzatzeko aurrekontua 500.000 eurokoa da. Lanak Bermeosolo enpresak egingo ditu.