Payunia

1238789_10151812711931919_1440508571_n1Argentinan Chilerekin paralelo andeen aldamenean 800 sumendik osatzen duten Payunia izeneko lur sail bat dago.

Kraterrez osatutako bere itxuragatik, Marterekin alderatzen dute.

Neuquenetik Malargúera bitarteko eremu hori, non esan lez, sustrai-forma-adin- eta

aktibitate ezberdineko 800 sumendi dauden,

barren beretik sortuak izatean, bakoitza berean denak bat egiten dutelarik.

Berezi eta bereizia; munduan bakarra.

1700 miloi urte lehenago itsasoa zena Euskal Herria lako zabalera duen erosionatutako lurraldea da gaur. Aconcagua bera baino handiagoak litezkeen sumendi ahoak bistaratuz fosil eder zein harri erreen bidean.

Bertan aldaera hau kurritu zitzaidan;

Hots amaigabe bat baino gehiago

sumenditan lurralde bat dago

800 aho odol husten laba gorritan

olerki hutsetik harago.

Batzuen ustez bakarra

sail jaiki bat, E.H bera bezala.

Maite ez dutenentzat berriz

zer esan?! Presoak ahala,

baina hori jakin arren jakin

sumendiak bide bat du berdin,

800 aho odol husten laba gorritan

olerki hutsetik harago…

olerki hutsetik harago

ETXEAN zer egiterik badago.

unai-orma

Pdt. Eskerrak Iñigo eta Kubatiri egin lanagatik,

eman azalpenengatik eta pazientzia eta egote neurtezinagatik!