Politika

Unai-Ormaetxea3Iragana inposatu digutelako gaude etorkizun honen kontra.

Kontua da gero eta gutxiagori inporta zaiola iragana zein etorkizuna.

Berdin dio askeak ginen zein ez, edo izango garen zein ez.

Berdin dio euskaldunak ginen zein ez, edo izango garen zein ez.

Berdin dio munduak ez badu biziraupenik, mende barruan ez bada behintzat!

Iragana estalitako gurdi-bidea da, eta etorkizuna,

bizitza laburrak sail dakusan ´erre´pide luzeegia.

Jendeari ez zaio garaien garaia inporta, garaia baizik.

Norberarena eta norbera zipriztintzen duenarena asko jota.

Bakoitza muga bat, zuria + berak gehitutako bandera koloredunaz; muga mugagabean.

Inmobilak mobilean, ezinbestean inmobilean mobilak direnetatik at.

Sumisioaren intsumiso, derrigorrez intsumisioaren sumiso direnetatik landa.

Normala da, politika egin ezean politikak egiten zaitu.

Hain da horrela apolitikoak direla uste dutela askok!

Pdt. H.B