Sanjuanak Zornotzan

Sanjuanak datoz eta Euskal Herriko bazter guztietan sua izetuko da San Juan Bezperan. Zornotzan be, aukera asko izango dira gauaren zoragarriaz gozatzeko eta lagunartean naturaren indarra antzemateko.

Partizipazioari jagokonez, batzuk auzoetan egiten dira, baina bat, San Juan Ofrendon, Urritxe ganean egiten dana izaten da ikusleez gain, zuzeneko parte-hartzaile gehien daukana. Horrez gain, euskal tradizioan ondo errotutako konjuroak egiten dira, kantatzen da, saltoak egiten dira, bertsoak, txalaparta, erromeria eta sorpresak be izango dira bertan.Portzierto, bertan egiten dan konjuroan, Leonor Urkidi, Etxanoko Arrinda auzokoa zanari batutako era erabilten da azken urteotan. Halantxe dino: “San Juan, San Juan biharamunez, gure soloan lapurrik ez, zaporik bez, badago bego, erre beitez. San Juan”.

Zalantza barik, sanjuanetako suak erre eta garbituko dauz gure minak eta ardurak. Eta hori aprobetxatu beharra dago.