Sebas Lasa libre, 20 urteko espetxe zigorra bete ostean

Amaia Sarrionandia zornotzarraren bikote den Sebas Lasa preso donostiarra aske gelditu da, 20 urteko espetxe zigorra beteta.

Espetxean 20 urte pasa ondoren, atzotik aske dago Sebas Lasa donostiarra.

Villenako kartzelatik atera zen eta han zituen zain senide eta lagunak, tartean Amaia Sarrionandia zornotzarra, Lasaren bikotea, eta bien semea, Amets txikia.

Preso egon den 20 urteotan hainbat espetxetan egon da sakabanaketa politikaren ondorioz: Carabanchel, Valdemoro, Albacete, Almeria, Puerto I, Puerto III, Huelva eta Alacanteko Villena. 2016ko abendutik egon da azken espetxe honetan.